BCCCAP00000000000000000001791

Aztia usnari - Bai. Alaxe naiz. Au, berriz, nere alaba. Biei arpegira begiratuz, alako keiñu estrañu bat egin zuen Joxepak. Bai bi gazteak zergatik egin zuen igerri ere. Ez baizuten ezertan ere elkarren antzik. - Urte askoan, bada. - Eskerrik asko. - Orduan, zuk aztia zerala aitortzen dezu? -gal- detu zion berriro Don Kosmek. - Gaur neri adarra jotzeko asmoan zabiltza nos– ki? Ala esaten didazute beiñepein. Datozenak maita– sunez artzen ditut, eta beren eskaria bete besterik ez det egiten. Soldaduskara joaterakoan, askotan galde– tu izan didate zer suerte izango duten, norako toka– tuko diran edo nora eramango dituzten. Olaxe, be– ren esku azpiak ikusi ondoren, nere iritzia eman egi– ten diet. Donostira eroriko dirala esanta, Afrikara ere berdin eramaten dituzte. Baiña beste batzuk as– matu egiten ditut. Orain palta zaizuten Don Anto– niori ere -nere ezaguna, auzoak giñan ta-, erdiz-erdi asmatu nion. Baita bere amari esan ere. Oroituko da oraindik, bizi da ta. Denak, arritu ta mutu, berari begira geratu ziran. Noizbait Don Kosmek artu zuen itza: - Joxepa, zure gezurrak sinisteko elduegiak gera gu. - Ez, Don Kosme. Ori egia da. - Orduan, zuk illa dala uste dezu? - Bai, Don Kosme, zalantzarik gabe. Onenbeste- ko zabalkundea eginta, azalduko zan, bestela. - Ea zu tarteko zeran. Aztia zaitugun ezkero, anbat jakingo dezu zerbait. 79

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz