BCCCAP00000000000000000001791

Aztia usnari azti orí, par pixka bat egin dezagun. Ea igertzen digun gure etorkizuna. Belarri onak zeuzkan oraindik Joxepak, eta en– tzun zuen iseka egiteko asmoan zeramatela. Ala zion berekiko: «Ikusiko diagu nork nori egiten dion». - Egun on, Joxepa -agurtu zuen gazteak, laxter- ka etorrita. Ogei ta sei bat urteko mutilla zan. - Baita zuri ere. - Zertarako dituzu belar oiek? - Zauriak sendatzeko. - Aztia etzera, bada, zu? - Orí esan al dizu nagusiak? Ortan ere aritzen naiz, bai, eskatzen didatenean. Baiña nere bizibidea ez da orí. - Ez badatorkizu gaizki, goazen nerekin. Ema– kume berri orrek ezagutu nai zaitu. - Bai; banoa. Jende berria ezagutzeak ez digu kalterik egingo. Bitarte ortan, Guadalupetik beera, saillera etorri ziran Iñaxio ta Maritxu. Gaztearekin batean iritxi zanean, agurtu ondo– ren, onela esan zion Don Kosmek, irripartsu, mal– tzur-maltzur: - Ona non daukazun emakume berria, palta zai- gun Antonioren emaztea. Serio-serio Joxepak, eskua luzatuz: - Benetan laguntzen dizut naigabean. - Eskerrik asko -erantzun zion besteak, eskua artuz. - Orduan, zu amerikarra zaitugu? -Joxepak. 78

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz