BCCCAP00000000000000000001791
AZTIA USNARI Alako zarrara egin zion eskutitza billatutako etxe aurrean zebillen Joxepa belar biltzen, eta zakur aundi bat zaunka ta zalapartaka, etxeko barrutiak zaindu nairik. Urbildu zitzaionean, belar sorta zera– man eskuarekin keiñu egiñez, ala esan zion irripar– tsu: - Ixo, ixo, berritxu ori, adiskide zaarrak gaituk gu biok eta. Ez nabillek lapurretan, eta pakean dabi– llenari etzaiok olako purrustadarik egiten. Arrotzak, gaiñera, ondo artu bear dituk etxean. Ondarrabiak bazekik, bada, lege orren berri. Bazirudien zakur arek ulertu ziola. Isatsari eragi– ñez urbildu ta gonetara usai egiñez, atera zan lekura sartu zan. Joxepak asko maite zuen ura, eder ta jostalaria zalako. Ango zaunkara oartu ziran beste txaleteko ata– rían izketan ari ziran irurak; eta Don Kosmek -au lendik ezaguna degu-, iruretako bat ala baizan, mo– rroi bezela zeukan gazteari ala agindu zion: - Esaiok onera etortzeko. Zirikatu bear diagu 77
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz