BCCCAP00000000000000000001791
Auzitegian degu ta goazen Guadalupen beera, zure aitaren sortetxera. - Beste zerbaitek ere arritzen nau ni. Gaurko txango ontan bertan, zenbat baseliz edo kapilla txiki ez ditugu billatu? - Bai. Oso sinismenduna zan garai batean eus– kalduna. - Inguru auetako erriak azitzen ari <lira, eta etxe berriak ugari. Gaurko edertasun au laxter galduko du Ondarrabiak. Gizonak, ankak sartzen dituen le– kuan, urratsak uzten ditu, eta ez beti onak. Txuxenean baserrira jetxi ziran. - Aurrean daukagun etxe ortakoa zan zure aita -esan zion mutillak. - Bai leku paketsua dala au -zion Maritxuk. - Orain artean beiñepein bai. Baiña oni ere era- soko diote. Aiton aundi bat zetorren atxurra bizkarrean bazkaltzera. Mutilla bereala ezagutu zuen, baiña nes– ka ez. Agurtu ondoren: - Nor dezu neskatx eder ori? - Zure illoba Maritxu, Antonioren alaba. Ori entzun zutenean, etxeko atean ari baiziran izketan, etxeko denak atera ta ongi etorria eman zioten. Atsegin izan zitzaion ori Maritxuri, baiña aita palta. - Bai neskatx ederra zaudela! -esan zioten de– nak-. Zerbait artuko dezute? - Eskerrik asko. Oraintxe goaz bazkaltzera. - Maritxu, iskanbil ontan beartzen bazera, zure- tzat aiña leku badago etxe ontan eta etorri onera. Emen baiño seguruago etzera iñon egongo. 75
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz