BCCCAP00000000000000000001791

Aztia usnari Joan, benetako arrantzale erriak. Aruntzago, Do– nosti, Gipuzkoako uri burua. Onuntzago, Astigarra– ga. Beste erri batzuk ere ikusten <lira urrunago, meo– di zokon oietan kokatuak. Ezkerrera, berriz, Irun eta Oiartzun. Atzean, Endaia ta Biarritz, euskaldunak oiek ere. Nere gurasoak orkoak <lira. - Au <lena atsegiña da. Baiña nere biotza geiena asetzen dutenak, baserri auek <lira. Emen gora gato– zela, edozein aldapa, txokon edo bide ukalondo uste gabean, etxe zuri bat azalduko zaizu, bere teillatu gorrixtarekin, zugaitz batzuen erdian, aurreko orman balkoia, an loreak mota askotakoak, maatsa parete– an biurrika zabaldua, txakur bat katean, norbait in– guratu orduko zaunkaz asten dana, oilloak atarian, oillarraren kukurrukua, etxe aurrean aur sendo musu gorri batzuk jolasean, sei-zazpi belar meta etxetik urbil, eta denak tximinian gora kea dariotela ... Au ikusi ta nabaitu egin bear da. Ez dago itzez ager– tzerik. Gure lurrean begiak nekatu egiten zaizkigu, bista urrunean galdu egiten baita. Au besterik da. - Baserri auek erri koxkor bat bezela dira. Fame– li osoa dago or, eta bertako lanetik bizi da. Illunaba– rren batean etorriko gera. Ikusgarriak dira orduan baserri auek, tximini guziak kea dariotela. Ipar aize gozo batek artuko ditu aurrean auek, eta mendi ta egi auetan txuxen gora eramango ditu, baserri oieta– ko keak an bildu ta musu bana elkarri emango balio– te bezela. Zoragarria da Euskalerria, bere sakabana– tutako basetxe auekin. Inguru auek denak zure len– gusuak erakutsi dizkit. Oraindik geiagotan berrituko degu txango au bera. - Nai dezunean. Nik ez det atzerarik egingo. - Onuzkero, bazkaltzeko ordua gaiñean izango 74

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz