BCCCAP00000000000000000001791
Auzitegian - Ikusiko dezu, bein illa azaltzen danean, nola bereala argituko dan. - Illa dalakoan zaude orduan zu? - Bai, zoritxarrez. Bestela, norbaitek baitua. On- da asko ezagutzen nuen nik zure aita. Itzekoa ta erlejua bezin zuzena zan ura. Orain goazen Jaizkibel aldera, ibiltzeko gogorik badaukazu beiñepein, zure lengusu batek orko ezkutuak erakutsi dizkit eta. - Nere lengusuak? Oietakorik ez det ezagutzen iñor. - Zure aitaren anaiaren semea. Guadalupetik be– erakoan sartuko gera, oraindik oien bearrean arkitu giñezke ta. Ondartza utzita, Ondarrabi xaarrean barrena, bi– xi-bixi, itxas-argi aldera artu zuten, eta andik begira jarri ziran. - Zer diozu, Maritxu? Ikusgarria dala au? - Zoragarria. Ezkerretara itxaso zabala, bere be- tiko eragiñean. Eskubitara, berriz, Ondarrabia, bere eliza ta arresi zaar oiek gaillentzen zaizkiola; eta ibai zabal bat ere bai, begien bista galtzeraiño. Inguru guzia, berriz, baserri txuri ta zugaitzez betea. Nik mundu asko ez det ikusi, baiña au bezin leku atsegin ta ederrik gutxi izango dira. Nolakoa dan jakiteko, ikusi egin bear. Ez daga mingaiñez ando adieraz– terik. Enda zaar ta langillea, itxas bazter ta mendi auetan bizi dana. Gurea ere emengoa da. Andik urruti xamar zegoen; baiña aldapak gora Jaizkibel gaiñera igo ziranean, ango ikuspegiarekin zoraturik geratu ziran. - Aurre ortan daga Errenderi. Eskubitara, Lezo. Aurrerago, iru Pasaiak: Antxo, San Pedro ta San 73
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz