BCCCAP00000000000000000001791
Aztia usnari daindu ta joango zan arrai saltzaillea eskerrak ema– nez aurrera, oiuka: - Sardiña bizi-bizia! Txipiroia! Maria Luisa ere bai etxe barrura, artu zuenak ainbeste balio zuela pentsatuz. Etzan, ez, orduko arrantzaleen bizitza oso erreza. Gaur egunean ez da olakorik. Aurrerapenak dena moztu du ori. Atsegiña dezaizutela, bada, emengo egonaldia. Arek etzekien asko bi gazte gizarajo aiek nolako buruausteak zebilzkiten. Ondartza alde artara ere joan ziran. Mutillak ezagutzen zuen, goizero murgilduz bere bustialdia ar– tzen oitua baizegoen. Uts-utsa ta pakean, uraren jo– an-etorriaren otsa besterik etzan nabaitzen. Uraxe atsegiñena ordura arte iruditu zitzaion Maritxuri. - Murgil bat egin ta bustitzeko, ai zer garai ta leku egokia genduken guk orain, zer jantzirik ekarri– ko bagendu -zion Maritxuk. - Gaurkoz utzi zaiogun. Onerako emakumeen– tzat jantzi paltarik ez da izango Ondarrabian. Goize– ro etortzen naiz ni onera, denborak eta eguraldiak laguntzen badidate. Bear dezun soiñeko ori erosi ta biartik asiko gera. - Obe izango degu. Ango ondartzak baiño gozo– agoa dirudi onek. - Bai, noski. Beti norbait izaten da, gazte edo zaar. Alare, ez dezu leku paltarik izango emen. - Amaika bustialdi artu bearrak dauzkagu, arazo au bukatzerako. - Ala uste al dezu? - Nere iritzian bai. Ondo pentsatuta egindako lana da ori. 72
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz