BCCCAP00000000000000000001791

Auzitegian - Tratuan, batzuek saldu nai ta besteak eros1, ezin konpondurik. - Eta zalaparta ortan bata besteari nola ulertzen diote? - Iskanbil onek arritzen al zaituzte? Orain urte batzuk etorri baziñate, zer esango zenduten? Emaku– me zabal batzuk oiñuts gorrian, beren saskia arraiz betea buruan burute baten gaiñean artuta, ezerekin eldu gabe, esku batean astaillua, bestea saietsean babestua, oiuka, lau aldeetara zabaltzen ziran, bata besteari aurrea ezin arturik. Elkarrekin ondo konpontzen ziran, baiña bakoitzak berea saldu nai. Batek sardiña preskoa, besteak txipiroia. Karrika, baserri, Amute aldeak barrena, lendik erosteko oitu– ra zutenen etxe aurrean txutik jarri ta oiu egingo zuen: - Maria Luisa! Au lasterka leiora aterata: - Zerbait onik bai al dakartzu? - Nik, beti bezela, dena ona: bokarta, sardiña, legatza, txipiroia ... Ikusi utsarekin begiak joango zaizkizu. Ondoren biotza ere bai. Ez dezu gaur pres– koagorik •arkituko. - Eta zenbatean daukazu? - Utsean, emakumea. Au onenbestean sal- tzearekin, ez det nekearen diña ere ateratzen. Onda– tzen uzteak ere, bada ... Maria Luisa jetxiko zan. Batek saldu nai, bestea sakela ustutzeko beldurrak, baiña eztabaida aundi gabe konponduko ziran. Orko xentimo batzuen gora– beeragatik etzuten denborarik galdu nai. Erosi, or- 71

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz