BCCCAP00000000000000000001791
Aztia usnari an ara sartu ziran. Aldarerik aldare <lena aztertu zuten. Aldare nagusian Ama Birjiñaren irudia zegoen, bere besoan Aurra, sagar bat eskuan zeukala. Nues– tra Señora del Manzano esaten diote. Ortan ikusten degu orduko aundizkiak, baita Elizakoak ere, erdera zaleak zirala. Badirudi gure izkuntzak lotsatu egiten gaituela, ta arrotzak arrotu. Nik Sagarreko Ama dei– tuko nioke. Izen aundiko eliza zala norbaitek esan zien. Etxea beiñepein galanta da. Baiña aiek, etorkiñak izan arren, etzeuden ortara oituak, biotza diruan jarria zeukaten ta. Andik atera ta itxas bazterrera joan ziran. Ura atsegiñagoa iruditu zitzaien. Kaira sartuta, ango arrantzaleen iskanbillak arritzen zituen. Emakumeak sal-erosketa tratuan arrapatu baizituzten. Berak etzuten egundo alakorik ikusi, goragoko maillan bizi ziran ta. Garai bateko zalapartak entzun balituzte, zer etzuten esango? Gizon arrantzale batek ezagutu zituen etzirala an– goak. Baiña euskeraz nabaitu zituenean, ala galdetu zien: te? Zuek arrituta zabiltzate emen. Nongoak zera- Amerikarrak. Biok an jaioak. Eta euskaldun garbiak? Gurasoak ala ditugu, ta aiekin euskeraz itzegin bear. - Emen ia itzegitea ere lotsatzen geran garaian, zuek euskaldun. - Zer ari dira emakume oiek? 70
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz