BCCCAP00000000000000000001791

JOXEPA Joxepa, Aztia esaten ziotena, emakume txiki bat zan, irurogeiren bat urtekoa, orain kontatzera goa– zen istori au gertatu zanean. Bere goizeroko lana, elizara txintxo joatea, au– rreneko mezara. Andik arin-arin etorri ta etxeko la– nak martxan jarriz, asiko zuen bere eguneroko bizi– tza. Senarra, arrantzalea. Semeak ere bai. Aietako bat etxera ezkondua zeukan. Erraiñak ere arrande– gian lan egiten zuen. Joxepa ere gaztetan ala ibillia zan, kalerik-kale arrai saltzen. Baiña orain, amona egiña, billobatxoak bere kargu geratzen ziran, goiz aldean beiñepein. Orregatik, goiz askotan etzuen etxetik ateratzeko be– tarik izaten. Arratsaldean bai, erraiña, goizean lan eginta, etxean geratzen baizan. Bazkalondoan an ikusiko zenduten amonatxoa, ille txuritua, baiña oraindik sasoikoa ta gordiña, zau– lia, alaia, iztuna ta erriko jende geienarekin ondo etortzen zana, zeukan bizibidea ere alakoa zan ta. 7

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz