BCCCAP00000000000000000001791

Auzitegian - Bai, bai. Ez det uste ura iñora aldegiña danik, edo bere bizia galdu duenik ain gutxi. Baiña zalantza gaiztoa daukat fameliko lana ez ote dan izango. - Zergatik? Orduan Iñaxiok txeetasun guziekin kontatu zion bera zertara etorria zan eta geroztik zer gertatu zi– tzaion. - Beste norbaitek aurrea artu dizula alegia. - Bai, jauna. Nere izenean ornen zeukan karne- ta. Korreokoak dena eskatu zion, izenpetu baiño len. Baiña etziola begiratu aundirik egin eta ez lukela ezagutuko. Beraz, gertakari au oso barrutsua da. Epaillea zalantzan geratu zan bietako nor ote zan gezurrezkoa. Bai besteak antzeman ere. Baiña ixilik geratu ziran. - Beraz, Antonio Irastortza. Sendi ori oso ezagu– na det nik. Len esan dizutedana: billatu arte ez dago– ela ezertan asterik. Illa arkitzen badute, berriz, Do– nostikoaren esku geratuko da. Ondarrabia ango auzo barrutia baita. Ala, egin zuten beren salaketa. Lan ori bukatu zutenean, Ondarrabi xaarrari ikustaldi bat ematea pentsatu zuten. Etorkiñen lenengo oitura dan bezela, ondo eziak badira beiñepein, erriko etxe bikain ta oroigarriak aztertzea izaten da; ta aietako aurrenetakoa eliza, sinismendunak izan edo ez. Ondarrabikoa aipaga– rrienetakotzat artua daukate; monumento nacional alegia. Gure gazteak oso mundu gutxi ikusiak ziran, eta nork erakutsirik etzeukaten. Olako eliza baten eder– tasunak ezagutzeko ezjakin arruntak. Alare, zuzene- 69

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz