BCCCAP00000000000000000001791
AUZITEGIAN Itzegin bezela, urrengo goizean, bi gazteak -ama etzan ausartu; oraindik berriegia zuen zarrazta, ta naiago zuela atseden pixka bat artu- jetxi ziran, eta txuxenean auzitegira joan, an Doña Isabelen eta Maritxuren izenean salaketa triste ura egitera. Epaillea idazkariarekin zegoen, eta bere baime– narekin sartu ziran. Agurrak egin ondoren, salaketa bat egitera zetozela esan zioten. - Zuek etzerate erri ontakoak -esan zien. - Ez. Gu Ameriketatik etorri berriak gera. - Eta zer gertatzen zaizute? - Amabi egun badira -Iñaxiok artu zuen itza- onen aita Ameriketatik etorri zala. Orain au, aren alaba, bere amarekin azaldu da, ta emen ez da ageri. - Eta ziur badakizute oneraiño etorri zala? - Bai, jauna. Lengo illaren 20'an igaro zan muga- tik. Orí badakigu. Or galtzen zaizkigu aztarrenak. Oraindik beraren gurasoak bizi dira. Aiek ere ez dakite ezer. Andrea ta alaba gertakari onekin zapal– duak geratu dira; eta, auek emengo berri ez dakitela- 67
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz