BCCCAP00000000000000000001791

Ama-alabak geiago jakin gabe, gargaillari muturra billatzen, bo– mbilla da ta. Orain gure egiteko bakarra au da: zer egin bear degun erabakia artu. - Nere iritzia lenbailen salatzea da. Ez dakigu oraindik bizi dan ere -zion negarrez Maritxuk. - Oso txuxen erabaki dezu. Eta zuk, Doña Isa– bel? - Alabaren iritzi berekoa naiz ni ere. - Ez badezute beiñepein nere aurka zerbait, iru- rok joango gera. Nik lagunduko dizutet. Emengo berri oraindik gutxi dakit, baiña konponduko gera. - Ez al da zuk egitea aski? -Doña Isabelek. - Bai; zuen egitekoa da, ordea. Neretzat ez da ezer oraindik: nagusia nuela. - Goazen, ama, bi bere aldeenekoak gu geran ezkero. - Bai, Doña Isabel, Ondarrabi zerbait ezagutuz. Antziñetako erri xaarra da; ta batez ere ondartza eder bat dauka. Goizero bustialdi bat artzen det nik an. Irurak batera joatea erabaki zuten. Ama-alabak txaletean geratu ziran, ango martxa jartzeko. Bitar– tean, Iñaxio bere zer egiñetara errira jetxi zan. Amak alabari ala esan zion, Iñaxio joan zanean: - Usai txarra artzen zionat nik oni. Mutil orren lana den iñondik ere. Angoak eta emengoak naastu naiko dizkin. Baiña «izan litekena» orrek ez din inda– rrik. Berak bakarrik zekiñan Antonioren berri. Diru puska bat eraman din beste olako bat edo birekin. Sarraski ederra egingo zien ire interesei. - Nik oraindik ezin nezake bere susmurrik egin. 65

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz