BCCCAP00000000000000000001791

Aztia usnari ere. Baiña nik bakarra artu det: amarena; ta, zori– txarrez, ura berandu. - Ez ziñugun alperrik biali! -zion Doña Isabelek, zerbait lasaitua. - Ni ez niñuzun zuk igorri. Aitak, eta ura zan nere benetako babesa. Nere burua aiñaxe maite det. Ez dakit tarte ortan zer gertatu dan. Badago ezkutu gaiztoren bat. Illebete baten buruan bati egindako bi karta ez dira orren aixa galtzen. Gaiñera, bat egiz– tatua beiñepein. - Bi karta? Norenak? -Doña Isabelek. - Bat, Maritxurena. Bestea, Don Antoniok gura- soei egiña. Aiek ere ez baidute artu. Maritxu ta nik lagundu genion aitari korreora. Ez da iritxi. Aita bakarrik uzteko moduak egin dituena nor ote da? Tarte ortan deabruren bat bada. Edozer pentsatzeko arrazoiak badauzkat. Biderik ezin billatu, ordea. Iñork ez badu andik abisatu, nola ikasi ditu, bada, nere aurretik eskutitz oiek artu zituenak gure fameli barrungo txeetasunak? Emen gutxieneko bi badaude elkartuak. Lapur orrek ez ditu erreztasun oiek guziak bere buruz iritxi. Nere lepoa ezik, zurea ere ebaki lezake, Doña Isabel. - Orduan nere susmurra egiten dezu? - Ez, emakume. Ez nijoa ortik. Eskutitzak gorde ta berandu neri eman didanak, agian zu naastuko zaitula. Nere etsaia ezik, zurea ere badala ori da nik esan nai nuena. Maritxu berex utzi bearra dago. Nik ez daukat orren susmurrik. Zuk ere ez noski. Nik eduki nezake zurea; zuek ere bai nerea. Andik ziri– katua dala zailla da agertzen, baiña ez da eziña. Orduan erru guziak neri botako dizkidate, eta leku– korik ez alde. Ez aurka ere, ordea. Alperrik ari gera, 64

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz