BCCCAP00000000000000000001791

Ama-alabak asko zeramalako, naiko lanekin utzi ziotela pasatzen. Or galtzen ditugu bere aztarrenak. Nik ez dakit ezer– txo ere geiago. - Nik abisatu nizun -zion berriro, malkotsu, Do– ña Isabelek. - Len ere esan dizut 25'ean artu nuela nik. Jain– koak bakarrak daki bere anaiak eta nik zer buruauste dabilzkigun geroztik. 15'etik asi ta zure eskutitza artu bitarte, nik ez nuen egunik galdu geltoki artara joan. gabe. Nik ez dakit non utsegingo nuen ura. Baiña ez genduen elkar billatu. - Ezin liteke ori: ogei egun andik onera. - Nere eskuetara 25'ean iritxi zan. - Eta zalantzan al zaude ez nuela ala egiña izan- go? - Doña Isabel, oso artu-eman gutxi izan degu elkarrekin. Nik etzaitut zu ando ezagutzen. Zuk ere ez ni. Ez gaitezen bata bestearen aurka ari. Irurok bat eginta ere, prakak bete lan izango degu au garbi– tzen. Nik ziur badakit, aitortzen dizut, 15'ean Onda– rrabiko korreoan zegoela. Baiña nik 25'ean artu nuen. Gelako ate azpitik sai:tu zidaten. Nork ez da– kit. - Eta nererik artu al zenduen? -galdetu zion Maritxuk, negarrari ezin eutsirik-. Udaberrian txoria baiño alaiago etorri naiz, eta orain au? - Zureak bi artu nituen. Bat, aita noiz zetorren abisatuko zenidala esanez. Orain bestea, noiz zato– zen jakin erazteko egin didazuna. Ez da besterik nere eskuetara iritxi. Norbaitek izango du. - Arritzekoa orratik ori, Iñaxio. - Ni egitan ari naiz; ta, zalantzarik gabe, baita zu 63

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz