BCCCAP00000000000000000001791
Aztia usnari ketara -zion, Madalen bat egiña, Maritxuk. Izan ere, ainbeste maite al zuen arek aita. Doña Isabeli ere gerezi anpolaiak aiñako mal– koak asi zitzaizkion, argizarizko masailla aiek beera. Iñaxiok ere egin zuen negar, aiek ala ikusita, baiña zotin gutxiagorekin. Bai benetan naigabez, or– dea. - Nai badezute, joan biak. Ni ez, au <lena garbitu arte. - Zuk bazenekien etorriko zala -erantzun zion, zerbait ere lasaitu zanean, amak. - Orrekin zer esan nai zenduke, Doña Isabel? Noizbait agertuko zala banekien. Baiña noiz ez. Utzidazute neri <lena kontatu arte. Orduan galdetu nai dezuten guzia. Nik dakidan aiñean erantzungo dizutet, bear diran erabakiak artzeko. Nik eskutitz bat artu nuen, amarena, S'ean andik bialia; ta neri 25'ean iritxi zitzaidan, 20'an etorriko zala abisua emanez. Nik nerekiko ala nion: «Don Antoniok bere gurasoei etxera egiña iritxiko uan, ta agian an egongo dek bere sortetxean». Arrituta geratu nintzan aiek ere etzutela artu esan zidatenean: - Guk ez dakigu etortzekoa danik ere. Baiña bost egun besterik ez bada, ez gera geiegi larritzen. Baionan baditugu garai bateko adiskideak, eta egun batzuk pasatzeko an geratu ziteken. Ni ez nintzan iritzi ortakoa. Ezagutzen bainuen ondo. Ta bere gurasoak bizi baiditu oraindik. Joan giñan txuxenean Baionara. Baietz erantzun ziguten. An izana zala, baiña 20'ko goizean Ondarra– bira zijoala ta galdu zala andik. Mugara azaldu giñan, ta an ere baietza eman ziguten: 20'ko goizean, puska 62
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz