BCCCAP00000000000000000001791
Ama-alabak perrak ezer jakiterik etzuela naiko ta, baiña egia ikasteko beldurrak. Bidean pastelak eta ardo gozoak erosi zituzten; eta, txuxenean, aukeratutako txalet artara eraman zituen. Ordaindu ta joan zan bereala txoperra. Ber– tako neskamea zai zeukaten. Ama-alabak ondo begiratu zioten zer moduzko etxea zegoen, eta konten geratu ziran. Ordurako or– daindua egongo zala usteko zuten. - Zerbait gure begietarako antolatu bearra ba– dauka, baiña ez <lago etxe txarra. Bai ikuspegi zora– garriak daudela. Sukaldera sartu ziran. Neskamea, mai gaiñean puskak jarri zituenean, joan zan andik. Orduan gal– detu zioten biak, iñon Antoniorik azaltzen etzalako urduri xamar: - Auek denak orrela dirala, non degu aita? Malkoak así zitzaizkion Iñaxiori, Maritxuren gal– dera orí entzun zueneko. Bai-baizekien zer naigabe eman bear zion. - Orí da nere tristura eta goibeltasuna. Aren az– tarrenik ere ez daukat. - Zerbait gertatu al zaio? - Bai, noski. Ta okerrena pentsatu bearra dauka- gu. Orregatik ez nuen txoperraren aurrean itzegin nai. Don Antoniorik ez da azaldu emen. - Ez dala agertu? Non sartu da, bada? - Orí baneki, ez nuke segundo bat ere galduko. Baiña len ere esan dizutet txarrena pentsatu bearko degula: norbaitek ez ote dion azio txarren bat egin. - Orduan, dena utzi ta banoa biar bertan Ameri- 61
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz