BCCCAP00000000000000000001791
Aztia usnari - Nik ala egingo nuke, ta arek ere berdin noski. Laxter azalduko da, bazterren batean illa. Orduan izango <lira komeriak. Erro-errotik astinduko dute Ondarrabia. Joxepa, aolku bat emango nizuke. - Zer da, bada, ori? - Zuk esan dituzunak zenbaiten belarrietara irix- ten badira, salatuko zaituzte. Olako jendea dabil. - Eskerrik asko. Nik il erazi detala alegia? - Sorgintzat artuko zaituzte, ta oiek indar aundia daukate. - Garai bateko itxasoak arrotu eta ontziak ondo– ratu; birao gaiztoren bat esan ondoren, il nai duena– ren izena aipatuz; elizako bildumenaren argizaria es– kubira dagoena ezkerrera biurtuz iltzen zituzten oiek bezelakoa naizela uste al dezu? A, ja-jai! -algara gozoa egin zuen Joxepak-. Zuk sinisten al dezu sor– ginkeritan? Len ez dakit, baiña orain ez da sorgiñik. Agurtu zuen amerikar ura; ta, belar sendagaiak bilduz, aurrera joan zan gure Joxepa, berekiko ziola: «Nik billatu nuen gutun arek ez ote dauka gero bere zer ikusia?». 58
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz