BCCCAP00000000000000000001791
Berriro aztia geienak ezagutzen ditut. Ez <lira noski denak aberas– tuak etorri. An bertan ere asko geratuko ziran. Baiña batzuk, ekarri duten diruaren interesekin bapo bizi diranak badira emen. Or dezu olako. - Naiago nuke oien kontzientzia aztertzeko argia baneuka, zuk nere semearen eskuak bezela. - Bai. Ortan arrazoi dezu. Ikaragarriak ikusiko genituzke. - Gaiñera, itxurak egiten dituztela uste det. Oiek, azaltzen diran ainbestean bai ote dabiltza ge– ro? Ez dakigu denaren berri. - Nik igerri bezela joan zan Ameriketara, emezortzi bat urte zituela. Berriro, ara joan baiño len, emen nuen galdezka: Ameriketa alde ortara zi– joala ta ea arako txangoa ondo egingo zuen. Bere eskuak ikusi ondoren, txikitan irakurritakoa berbera zegoen idatzia. Baietz, baietz erantzun nion. Itxas giro ona ta txango atsegiña egingo zuela. Aberastuko zala gaiñera. Baiña bere ondoren txarra zergatik ai– patu bear nion? Ametsetan beste mundu alde ortara zijoan gazte baten biotza zertarako illundu, azken tristea izango zuela agertuz? Denborak emango zi– dan arrazoi. Gure gaztea, udaraberrian txoria baiño alaiago joan zan beste mundu berri alde ortara. An aberastu zala esan ez didazu? - Bai, Joxepa. Ori badakit. - Eta orain galdu dala? - Illaren 20'an igaro ornen zan mugatik, eta emen ez da aren aztarrenik. Bi orduko biderik ez <lago. Amar egun bitarte ortan, luze egiten zait. - Arek zuzenean gurasoetara bildu bear zuen, nere iritzi apalean. 57
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz