BCCCAP00000000000000000001791

Aztia usnari ori letzen det bere eskuko arraietan. Garbi-garbi gai– ñera. - Nik ez diot or «M» bat besterik ikusten. Orrek neretzat ez du ezer ere esan nai. Arritzekoa, jartzen ez duena nola irakurtzen dezuten. - Txeetasun guziei begiratu ezkero, bai: nere iri– tzi apalean, ori dago idatzia. - Aberasteko, ai zer bidea aukeratuko duen: arrantzale. Aurki aitak, ikasteko ere betik eman ga– be, itxasora eramango du, ta orra gure indianoa, egunean egunekoa ezin irabazirik, bere gurasoak be– zela. Esan izan bazendu uste gabekoren batean itxa– soak irentsiko zuela, ta nonbait or geratuko zala, sinisgarriagoa izango zan, neretzat beiñepein. - Zaude ixtanpat. Au bum argiko gaztea dator. Onek aitaren bizimoduari muzin egingo dio. Au ez da biziko xoxoak bezela. Oiek beti berdin egiten dute kabia, ezeren aurrerapenik gabe. Aurten umeak gal– du bazaizkio ere, ez da zergatik pentsatzen jarriko. Urrengorako ez du aldaketarik egingo. Onek Ameri– keta alde ortara joko du, gurasoak itxas lanean utzi– ta. - Zorigaiztokoa izango da orduan. Zuk beiñe– pein, Joxepa, etzaiozula olakorik buruan sartu. Bes– tela ere, auek zuzen eramaten naiko lanak izango ditut. - Ez olakorik. Nik ere badet anai bat joana. Aa– legiñak egin nituen geldi erazten. Aldizka idazten digu. Ez dabil gaizki, baiña urrun aietan. - Ara dijoazenak, bakar batzuk ez besteak gaizki dabiltza, entzun detanez. - Gaizki, ez dakit zergatik. Emengo indianorik 56

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz