BCCCAP00000000000000000001791

Berriro aztia - Oraindik okerrago. Mundu ontako ixtilluen er– diak oiek sortzen dituzte: dirua ta gonak. Eta bere izenik bai al dakizu? - Bai, bai. Antonio Irastortza. Olako baserrikoa. - Orduan, nere auzoa. - Ori. Bost minutuko biderik ez, zuenetik ara. - Ezagun askoa nuen nik ori. Jaiotzen ere nik lagundu nion. Bai benetan gazte ezin egona. - Arrunt aberastua ornen zetorren. - Ortan <lago arraiskua. Ni emen belar billa nabi- llela, ez det uste iñor ni galtzera etorriko danik. Dirurik ez baidaukat. Len esan dizudanez, gazte– -gaztetik ezaguna nuen nik ori, auzoak giñan ezkero. Noiznai gure etxean zebillen, nere seme-alabekin jo– lasean. Ortxe zortzi bat urte zituela, autsitako botilla ipurdi batekin zauri sakon bat egin zuen, eta nik sendatu nion. Baiña olakoetan badet nere oitura, eta egin nion nere aztitza ere. Aurraren eskuak azpikoz gaiñera jarrita, begira-begira egon nintzaion. Bere arrastoak garbi-garbiak zeuden. Gaztea izaki. Ez nuen !uparen bearrik izan. Ez baidet egundo ibiltzen, itxurak egiten dituzten oiek bezela. Orrela esan nion bere amari: - Aur onek suerte ona izango du bere bizi erdira bitarte ortan. la batere nekerik gabe aberastuko da. Baiña, erdi aldera, norbaitek eriotza emanta kendu– ko dizkio denak. Lenengo serio jarri zan ama. Baiña gero par egin zuen. Aztikeritan etzuela sinisten alegia. - Gazterik saltzen didazu eriotzera gazte iñozen– te au. - Ez, ama. Nik ez diot iñori olakorik opa. Baiña 55

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz