BCCCAP00000000000000000001791

Aztia usnari gertakari negargarriren bat izan dala Irundik Onda– rrabira bitarte ortan. Arek Joxeparekin konfiantza aundia zuen. Onen jakin naiak, berriz, etzuen neurririk. Besteak, gaz– teak esan zuenari garrantzi aundirik etzion eman, eta etzuen ulertu Joxeparen galdera. - Zergatik diozu ori? - Amerikar auetan badakit alako zabaltzea nai ez duten zerbait badabillela. Zuetakoren bat badala, Ameriketatik datorrela aztarrenik utzi gabe galdua. - Bai. Ortan arrazoi dezu. Gure apari artan, eto– rri berri dan gazte batek ala zabaldu zuen. Badaki ziur mugatik onuntz igaroa dala, oraintxe amar bat egun edo. Etxera, berriz, ez da azaldu oraindik bei– ñepein. Joxepak berekiko ala zion: «Ea nik daukadan eskutitz ori dan denen giltza». - Egundo etortzekotan, badu ordua, sei kilome– trorik ez <lira egongo ta. - Nik, nere aitonean, bi orduan egingo nuke ori. Baiña bera beste norabait joatea ere izan liteke. - Bai, bai. Oraindik ez da etsitzekoa. Baiña an– dik orrenbeste urtean oneraiño etorrita, gurasoetara baiño len nora joan ote liteke? - Arrazoi orrek badu bere indarra. Aundia gai– ñera. - Ai, dirua, dirua! Orregatik izango da. Bai, nos– ki. - Oraindik ezer ez dakigu. Baiña zalantza gaiztoa dago sartua ezurretaraiño, ez ote zaigun bizirik azal– duko. Ez da dirua bakarra, ordea. Gonak ere ez dakit ez ote dabiltzan tarte ortan naastuak. 54

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz