BCCCAP00000000000000000001791

BERRIRO AZTIA Kuttun bat bezela gordea zeukan Joxepak, billatu zuen eskutitz ura. Amaika buruauste ematen zion, aren esan naia ezin ulerturik. Zenbat eta geiago pen– tsatu, orduan da illunago zegoen beretzat korapillo ori askatzea. - Zergatik, nori ta nondik egindako eskutitza ate da? Maiz etortzen zitzaion galdera ori burura; eta, bere iritzi apalean, garrantzi aundikoa zala. Oraindik zer edo zer azalduko zan itxaropenik etzuen galdu. - Egun gutxiren barru, ikaragarria entzun bear degu Ondarrabian. Bere buruarekin izketan eta Ianari jarraitzen ziola ariko zan. Alako txango batean, ordea, indianoen apari ar– tan norbaitek olakoren bat jalki zuela entzun zuen. Aztia izaki, bidean topatu zuen eta aparian izandako bati ala galdetu zion: - Oraindik ixilik daga, baiña run-run gaizto bat bai ornen dabil, iskanbilla gaiztoak sortuko dituena: 53

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz