BCCCAP00000000000000000001791

lñaxio amak. Aspaldian etziran ondo etortzen noski senar– -emazteak. Baiña ori, etxe askotan gertatzen dana da. Denetan batera datozen fameli gutxi arkituko dituzu. Orregatik, bada, ezin gentzake etxekoen sus– mur txarrik egin. Galdu badute, beste anazoiren bat dago tartean. - Eta zergatik amaren nai ez ori? - Berak jakingo du. Ez ni baiño maillaz goragoa dalako. Badet nere karrera. Aiek bezin aberatsa naiz. Orko zuzendaritza artzeko, nere anai gazteago– aren esku utzi nuen gurasoen martxa. Maritxu, gai– ñera, ez da orren alaba. Au bigarren emaztea du. - Orduan, zertan sarturik bai al zeukan, ez bada bere ama? -galdetu zuen anaiak. - Bai, noski. Alabatzat artuta, Antoniorekin ez– kondu zan ezkero, bere eskubideak izango ditu. Bai– ña senarraren aurka asteko ez dakit. Alare, ez naiz bein ere oien arazoetan naastu. Nik nerea egin ta aurrera. Badakit tarte ortan norbait bazebillela. Orregatik, aitak bere interes partea jarri zion emaz– teari; ta beste gaiñerakoak, bada ez bada, alabari utziak dauzka. Baiña zuk esan dezuna: andik abisatu ta emengoren batek galduko ote zuen? Ori ikaraga– rria izango litzake. Ez det ortan pentsatu nai. Oroitze utsak ere nere buruko illeak txutik jartzen dizkit. Ortarako, Don Antoniori baiño lenago neri erasoko zidaten. Alare, lau egun auetan ura Ondarrabian ez azaldua beldurgarria zait. Dima ere poliki ekar– tzekoa ornen zuen, alabak esan zidanez, baiña pi– txitan. - Ezin giñezke, bada, geiagoren berri jakin gabe, aren billa asi, beste norabait joana ere izan liteke ta -zioten Baionakoak. 49

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz