BCCCAP00000000000000000001791
Aztia usnari - Norbaitek emen bertan egingo zuen Amerika. - Ori egin duena, bere diru ta guzi arri biurtua geratuko al dek betiko! -zioten, suminduta. Berri au ikasitakoan, ostatua gaiñera abiatu bali– tzaie ere, etziran larriago geratuko, bata besteei begi– ra jarriak, iltzaille ori arpegian ezagutuko zutelako– an. - lndianoren batek egin ote du ori? -galdetu zio– ten. r- - Zoritxarrez, nere susmurrak ala <lira. Agian, emen gauden zortzietakoren batek. Litekena da ori. - Kontuz! Gure saillean ez al dek olakorik izan– go! - Ori esate bat besterik ez da. Baiña iñondik ere indianoa. Bestela, aren etorreraren berri nork ze– kien? Neri ere astindu ederrak emango dizkidate. Ni bainaiz aren aintzindari bezela etorria, emengo mar– txak antolatzeko. - Lekukorik gabe egindako eriotza ez dek erreza izango garbitzen. - Saiatuaren paltan ez da geratuko -zion gaz– teak. - Gu zortzietakoren bat bada, bukatu ziran gure apariak. - Ez, gizona. Merezia izango dik. Urkatzen ba– dute ere, besteok erru gabe gaituk. Erdi mozkorrak zeudenak suspertu ziran berri gaizto orrekin; eta, neskatxei eskupeko on bana ema– nez, aldegin zuten andik, tomatea baiño gorriago, puru eder bana errez. - Zer gertatu baita ere, salaketa gaiztoa egin dek -esan zion Don Kosmek. 42
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz