BCCCAP00000000000000000001791

Aztia usnari bilduak ikusteak, atsegin ematen dit neri ere; ta Jain– koak eman dezaiola Don Kosmeri luzarorako bizia, oitura eder oni galtzen etzaio utzi bear ta. - Eta zuk zer esan bear diguzu? - Ni salatzera nator, eta zaudetenoi naigabe pi- xar bat ematera noski. Injenieroa naiz, lantegi eder baten buru nagoena. - Salatu? Naigabetu? Zer gertatzen da, bada? - Utsun bat arkitzen det nik emen. Nerekin hate- ra zuen artean pozik egongo zan indiano jator baten utsuna. Norbait aberastuko zan aren diruekin. Bene– tan negargarria. - Zu etorri berria zera ta gaztea. Noren utsuna arkitzen dezu? Ez da arritzekoa. Ondarrabiko india– no guziak ez <laude emen, alderatzekorik ere. - Zalantzarik gabe ura oietakoa zala. Baiña eto– rriko zan. Ni an jaioa ta azaldu berria naiz, len esan dizuedanez, nere ondoren zetorrenaren aintzindari. Emen geienak ezagutuko zendutena noski: Antonio Irastortza. - Bai, aspaldian -zioten batzuek-. Txikitatik gi– zon langille ta iztuna. Oraindik bizi zaizkio gurasoak ere. - Nik ezagutu berria det. Ameriketan gaiñera. Beraren alaba bakarra da nere andregaia. Aren utsu– na nabari det nik emen. Seguru badakit bestela gaur gurekin egongo zala. Ain da gizarteko gizona. Baita muslariak ere, denak arretaz entzuten jarri zitzaizkion. - Emendik joan zanean, nik berak esanta dakit, geienak bezela, ango berri jakin gabe; ta, martxa artu arte, larri ibilli zala. Baiña gero, suerte onerako 40

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz