BCCCAP00000000000000000001791

BATEN UTSUNA Gazte batek artu zuen itza urrengo, baiña etzan batzarrean ezaguna: - Barkatu. Amerikarra naiz nerez, eta gurasoeta– tik aberatsa. Baiña bada beste norbait, eta ez dedilla sail ontan arkitu. Aberastuta datorren ondarrabiar bati interes asko kendu dizkiona eta lapurtua, ez da iñon ere ageri. - Nor zera zu? -galdetu zioten. - Buenos Airesen jaioa, baiña nere gurasoak Ipar-Euskaditik joandakoak. Orregatik euskeraz garbi-garbi dakit. Ikasi nuen emen, batzar lege bat egiñez, zuetakoren baten urte betetzea ospatzeko, apari lege bat zendutela. Don Kosmeri baimena es– katu nion eta baietz esan zidan, ango berri jakiteko zoratzen zeudela ta, batez ere aspaldian an ibillitako– ak, eta ona non nauzuten. Ondarrabiarra ez izan arren, ez nauzute zuen artetik botako noski. - Ez, gazte, ez. Poztu egiten gaituk, zuek guk emen artutako martxari jarraitu bear diozute ta. - Len an ibillitakoak ezeren asarrerik gabe emen 39

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz