BCCCAP00000000000000000001791

Artzaiaren larriak - Biok batera izan bagiña, etzitzaidaken orrela– korik gertatuko. Baiña legoetara bakar-bakarrik... - Eta okerrena len ere esan dit: Jainkoak dakien lekukoa, eta agian bera ire etsairik gaiztoena. - Bai. Ori egia dek. Ni baniak, beiñepein. Emen– go berri ikasi diagu. Nik aolku emanta ez dek iñor etorriko. - Agur, bada, ta ondo bizi. Goraintziak emaiz– kiek nere etxekoei. Baikorra joan zana, triste etorri zan. Ainbeste ardirekin, nagusi zeken baten mende. Len esan detana, neurri gabeko mendi basamortu aietan bakarrik. Aste osoak iñor ikusi gabe. Ta, as– kotan, norbait azalduko dan beldurrak. Jainkoak da– kien lekuan urbilleneko bizi laguna. Txabola xinple batean, ura bizileku. An ez dezu maindire zuririk arkituko. Pizti ta !apurren beldur. Zedorrek zer jana jarri bear. Geienetan, sua ez pizteagatik, otza ta zezindua gaiñera. Erropa garbiketak egin. Konpon– tzeak ere bai. Ez mezarik, ez errira jexterik, an dabil– tzan abere basatiak bezela. Ez daukazu izkillua uz– terik. lru zakurren laguntza zure alibio guztia. Ez sendagille, ez sendagai, amaika katarro gaizto igaroa naiz. Zenbat, itxaropenez joanta, nere lagun ori be– zela, gaixoturik, ara joan ziran baiño beartsuagoak etziran itzuli! Eta ez da batere arritzekoa. Eskerrak, alare, zakur zintzoak baneuzkala. An ez daukazu beste babesik. Aiek, bere nagusiarenga– tik bizia emateraiño saiatuko zaizkizu. Zer uste dezute: emen bezela bizi ta tabernatik baternara baxoerdiak edanez ibiltzen giñala? An ez daga zinerik; telebista ta irratirik ain gutxi. Beste 31

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz