BCCCAP00000000000000000001791
Aztia usnari garriak geienak. Prueba egin dutenak sinistuko du– te. Bakardade gorrian, mugarik gabeko mendi ikara– garri aietako ixiltasunean, millaka ardi larratzen bizi ta diru pixar bat egin ondoren iges etorria naiz. Orain or nonbait banabil ere, nereak eta bost igaro ta gero. Ameriketa ortan urrea besterik ez dala izango, askok ala diote. Ori bein baiño geiagotan entzuna nago. Baiña artzaingoan millonario egin? Alazan– koa! Nere diruak alperkerian bizi ta egiñak ez dira. Amaika tratu gaizto nere buruari emana, kutizi geie– nak utzita. Emengo antzera bizi izan banintz, ez nuen zentimorik aurreratuko. An ala irauteko, osasuna bear du. Bestela, laxter eroriko da, ta agur egin bearko dio lantegi orri betiko. Gu bi joan giñan, nagusi banarentzat aukeratuak. Urte bete baiño len, bere sortetxera itzuli bear izan zuen besteak. Nere patrikatik lagundu nion etortzen. Agur egiterakoan, ala esan zidan erdi negarrez: - Ederki ari niñun irabazten, baiña bakardade onek irentsi niok. Nik emen ezin dit etsi; ta, osasuna galdu baiño len, baniak. Arako txangoa egiteko aiña diru ez dit aurreratu. Bakarren batzuek begi-luze esango zidatek, eta egia noski. - Bai. Ikaragarria dek bakardade ixil au. Emen– dik legoetara zegok nere urrengo artzaia, ta agian etsairik gaiztoena. Joateko palta dekan diru pixar ori, nik pozik emango dit. - Eskerrik asko, motell. Iñoiz ordaintzerik izaten badet ... - Utziok orri, urrengoan neroni arkitu nintekek orrela ta. 30
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz