BCCCAP00000000000000000001791

Aztia usnari aitu eziñak dituk gurt? alrnazenak. Joan ziran geienak lanpean etenak, aien urrats denak etziran zuzenak. Gaur bapo diru asko egin zutenak. - Bejondeizula! Onena zuk bota dezu noski. Ta etzenekiela ta galerazi nai zizuten? - Bai; len jarria. Ez bat-batekoa. - Nai badezute, baziak bestea. Olaxe jardun zuten luzaroan, kopaxka kopaxka– ren gaiñetik edanez. Euskaldunak, zaar xarnarra bada beiñepein, oso bertsoetara jarria dauka bere belarria. Baita gure txi– libituaren doiñu alaiera ere -gazteen berri ez dakit-, donostiarrak idiaren doiñura bezela. Bein donostiar bat zeruan sartu ornen zan, in– pernurako zegoena, San Pedrori bultzata, au ere xa– artu xarnarra egongo da onuzkero ta. Apuratua ornen zebillen San Pedro, ara ta onera, ura ezin billaturik. Jende artean ezkutatu baizitzaion. Ain se– rio ikusi zuenean, Jesukristok ala galdetu ornen zion: - Ezbearren bat al dezu-edo? Serio zabiltza. - Bai. Inpernurako aukeratua zegoen donostiar bat sartu zait zerura. Jende artean naastu da ta ezin det arkitu. - Gizona, gizona! Orregatik etzaite orren serio jarri. Jo zazute lriyarena; ta, donostiarra bada, laxter azalduko da. 26

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz