BCCCAP00000000000000000001791

Indianoen aparia Orduan onela kantatu zuen beste batek: Gaurko aparia au ondo datorkigu, lagun batzun artean ondo pasatzeko. Nere burua larri daukat nik oraintxe, bat dagon lekuan bi ikusten baiditut, bost puntuko bertsoa asi ta bukatu. - Bertsotan asi aiz ta sermoi bat egin diguk. Bost puntuko bertsoa? Aixa diok. Non zeuzkak oiek? As– toak ere obea egingo likek. Ez anka, ez buru, ezer ez. - Ez dakidala ta ixiltzeko ik esan ez didak, bada? - Bota, bota ik ere obea. Nik aalegiñak egin diz- kit. - Ori bezelakoa botatzeko, izketan jakitea aski dik. - Nik bederatzi puntukoa botako dit, uzten badi– dazute, ez dakidala esan didan orri erakusteko. Jakin dezala nor naizen. - Denak eskubide berdiña zeukagu, gure bertso doaiak azaltzeko. Orra, bada: Amerikara joanta nagusi gallenak, gure irabaziak ordaintzen zekenak. Baiña aztu zaizkigu pasatako penak, 25

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz