BCCCAP00000000000000000001791
lndianoen aparia andik diru puska bat ekarri dutenak. Oroigarri zaizkigu pasatako penak, Don Kosme, ar itzazu gaur gure omenak. - Poto! Poto! -oiu egin zuen batek. - Nik etziot bertso orri potorik arrapatzen -bes- teak. - Ez, bada. Alare, naiko lanak baitun beiñepein. Ez uan urruti. - Zer alde ta urruti! Ez bazan ala, dena palta zin. - Bai, nai badu. Baiña azkeneko puntu ori ez dek laurekin ondo ezkontzen. Asieran pentsatua aztu egin zaik iri. Gero konponketa txarrak. - Or ez dek ezeren konponketarik izan. Bertsoa, aria bezela, txuxen joan dek. - Bai; baiña etortzerako egiña. - Ateak ainbeste maratil badabilkik gaur ik. Orren jakintsua baaiz, bota zak, al badek, beste bat obea. Onela kantatu zuen dotore asko, lenengoari poto egin zuela esan zionak: Txikitandikan beti dirua zirika, Amerika alde ori biotzak irrika. Aberastu izan da gure politika, bitarte egin diagu 23
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz