BCCCAP00000000000000000001791

Aztia usnari Bertso lanari ekingo diote. Odolean daramagu eus– kaldunok zaletasun ori. Jator dagoenean, ezin ausar– tu. Baiña ez nai ez duelako. Lotsak lotzen dio min– gaiña. Ori kendu ezkero, lurraren gaiñean ez da ura bezelakorik. Asko, berriz, oso bestelakoak dira. Bertsolaririk onenetakoak entzun izan ditut, beren neurritik atera ezkero, buma pixar bat naastu ta tajurik gabe beti bertsotan ari bear dutenak baiño aixago poto egiten. Or dezute Txirrita zana. Jator zegoenean, berdi– ñik gabeko bertsolaria. Bere neurritik ateratzen za– nean, poto egiten somatu nuen. Bertso batean bat baiño geiago gaiñera. Batzuek bixitasun ori bear, eta besteentzat kalte. Beste bat ezagutu nuen. Aren bertsoen asiera, au zan beti: Diferenteak izaten dituk duma eta pezeta. Ortik aurrerakoa Jainkoak jakingo zuen nola ate– rako zan. Urrengo bertsoa ere itz berekin asiko zan, baiña aldaketa txiki bat eginta: Diferenteak izaten dituk pezeta eta duma. Gure amerikarrak ere, bada, Espíritu Santua je- txi balitzaie bezela, ekin zioten bertso lanari: Txoko polit onetan bilduta gaudenak, Amerika aldean ibilliak denak, 22

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz