BCCCAP00000000000000000001791

Indianoen aparia - Nor da arrantzale ori?- galdetu zuen batek. Arro-arro zutitu ta ala erantzun zuen Don Kos- mek: - Ni nauzute ori. - Bejondeizula zuri! -zioten batzuek. - Erosi egingo zenduen ta -besteak. - Au erostera joaten bazera, arrasta ederra egin- go dizute. Ez det gaiñera lenengoa. Geiago baditut arrapatuak. - Non? Gu ere joan gaitezen. - Bidasoan. Toki jakiñik ez dago. Gutxiena uste dezun lekuan ikusiko dezu, lasai-lasai ur barruan in– guruka. Beti aitonak bezela etxe txuloan gilborra azita, giarrak lotu egiten zaizkigu, zearo nagi– tzeraiño. Nik beste egitekorik ez badet, amarrak alde ortan, eguraldi ona bada beiñepein, an ikusiko nau– zute, kaiñabera ta karranga. Au, arrapatu detan aun– dienetakoa da. Garbitu ta gero, astailluan zazpi kilo eman ditu. - Eskerrik asko, Don Kosme. Au ez degu egune– roko jakia. Olako asko arrapatzen badituzu, ez dezu Ameriketara joan bearrik. ~ Ez dizutet besterik eskatzen: eskupeko on ba– na, serbitzen diguten neskentzat. Jan gogoz. Au da aparia. Denen atzetik postretxoren bat izango da, ta gero akeita. - Nik kilo bat izoki jaten badet, lertuko naiz biar goizerako. - Ez det uste orren astuna danik. - Baiña oierakoan kilo bat badakizu zer dan? Gutxiagorekin bialtzen nau ni geienetan emazteak. 19

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz