BCCCAP00000000000000000001791

ZURRAREN ZAKUAK BI ZULO - Bai, jaunak -jarraitu zuen Iñaxiok-. Senar- -emazte oiek eta beren seme karakol biltzaillea izan dira Don Antonioren eriotzean erru dutenak. Emen– go apari au bukatu ta iges egiteko asmoan ziran nos– ki. Baiña ez det uste onez onean. Banituen nere susmurrak. Oiek bazekiten, seguru asko, batez ere Don Kosmek, guk aukeratu genduen legegizonak Ameriketa alde ortako orren ibillerak argitu zituela. An ere bai ornen zeuzkan bere ixpiak, eta iges egite– ko asmoan zebiltzala ez dago zalantzarik. Baiña etzuen usteko orren aguro artuko zuenik oiek lo– tzeko erabakia epailleak. Mundu guzia arriturik utzi– ko du eriotz nazkagarri orrek. Eta nik ere suerte gai– tza izan det, jarri didaten sare ortatik iges egiteko. Il– tzeak ez ditu izutzen auek, berentzat ondo bada– tor. - Aitaren ta Semearen... -ziñatuz azaldu zuten apaldarrak beren arridura-. Bai; mundu guzian en– tzungo dan txupiñazoa da ori. - Oiek biak ez al ziran alargunak? -galdetu zuen batek. 175

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz