BCCCAP00000000000000000001791

\ Aztia usnari Larritasuna zan an. Nor ote ziran oiek? Don Kos– mek, mai buru zegoen ezkero, ala erantzun zien: - Os habéis equivocado de puerta. Esos señores no están aquí. - Nos han dicho que sí. - Esos apellidos no son vascos, y aquí todos lo somos. Etziran piatzen eta bat atean jarri zan, arma es– kuan zuela; eta besteak banaka-banaka karnetak es– katu zizkien denei. Izen artakorik etzuten iñor ar– kitu. Atez utsegin zutela noski ta, «perdón» esanez joan ziran andik, beste ostatuak aztertzera. Baiña susmur txarra artu zuten, ez ote ziran gezurretan ari. Indianoen sail artan norbaitek bazekien gutxi go– ra-beera joandako guardiazibil aiek itzuliko zirala aparia bukatu baiño len, eta orduan gezurrak alpe– rrik izango ziran, bereala ezagutuko zituzten ta. Alare, jarraitu zuen apariak. Len triste bazeuden, guardiazibillen bisitak etzituen asko alaitu. - Ez al aute lotu? -galdetu zioten Iñaxiori. - Ez dituk nere billa etorri. Don Alvaro Vargas eta Doña Mercedes Rati, oiek eskatzen dizkitek. Ondo zekien Iñaxiok nor ziran. Alare, etzituen galdu nai izan, Joxepa aztiaren igerletza bete zedin. Guardiazibil aiek atera ta minutu gutxira, Doña Isabel, jan zituenak goraka bota nairik, kanpora abiatu zan. Don Kosmek laxter lagundu zion. Etziran geiago sartu. Iñaxiok atetik begiratu zuen, nora artzen zuten ikusteko. Abailla guzian Ondarrabi aldera jetxi zi– ran, jakiña, andik mugara joateko. 170

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz