BCCCAP00000000000000000001791
lndianoen aparia ku zoragarria da ura udara aldean. Jendeak etorri aundia daukana. Alako ikusgarriak dauzka gaiñera. Aita zanak ala esan zidan bein: - Ikusten al dek katar ori non dagoen loxuxtan? - Ipar aldetik jotzen duen guzietan, or ikusiko dezu ori -erantzun nion. - Bai; orain bezela. Jokatuko niokek edozeiñi, gaurko giroarekin Ieku gozoagorik ezetz billatu. Barkatu berdintza au: diruz jantzita udara pasa– tzera datozen etorkin oiek ere badakitela Iekurik atsegiñenak billatzen. Aurten aparia zuten, bada, ta itxas bazterrean. Toki zoragarria, bere ondar, kai ta eten gabeko ugi– ñen joan etorriarekin. Baiña aiek sartu ziraneko, illuna zan. Sabela asetzera bestetara etziran etorri. Txuxenean, bada, ostatura joan ziran. An zeuden bi neskatx alai ta irripartsu, serbitzeko zai jarriak. Beren agurrak egin ondoren, aurretik maian ja– rriak zeuden suspergarri batzuk asi ziran jaten. Apari aurretik era askotako jakiak etziran izango noski. Zortzi lagunek zazpi kiloko izokia zuten apaltzeko, zopa gozo baten ondoren. Baiña apaldarrak etzeki– ten oraindik. Don Kosmek, Bidasoan arrapatutako izoki eder ura bere lagunen artean janez igaro nai zuen bere urte betetzea. Zopa gozo ura jan ondoren, lurrun jario maira atera zuten. Zeremoni aundi gabe asi zan aparia. Batzuk mendian artzai, besteak edozer lanetan oituak zeuden, eta ez aiei eskatu eziera estu batek gizarterako eskatzen dizkigun txeetasun oiek. An 17
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz