BCCCAP00000000000000000001791
Aztia usnari zituen. Apaldarrei, ordea, ajola gutxi. Leku segu– ruan zeuden. Ari ziran jan da edan, kontu kontari; eta, eraun– tsirik aundienean, norbaitek atean jo zuen. Zabaldu ziotenean, txunditurik geratu ziran denak. Iñaxio azaldu zitzaien, erdi bustia eta aterkin biurritua es– kuan zekarrela. Denak bat-batean arpegira begira geratu ziran. - Egun on. Bagaudela patxara ederrean. - Baita zuri ere -erantzun zioten denak. - Zorionak, Don Kosme. Bai al dago neretzat lekurik? - Eskerrik asko. Amarrek jaten degun lekuan, zergatik ez amaikak? Egia al da aita il zaizula? - Bai, zoritxarrez. Oraindik gaztea ta osasuntsua zirudien, baiña biotzak egin zion billaukeria. Bat– -batean joan da. Denak banaka-banaka esku eman ta «naigabean laguntzen dizugu» esan zioten. Baita Doña Isabel ta Maritxuk ere. Au ama ta Don Kosmeren erdian ze– goen, benetan triste ta urduri, ta zapuztu xamarra zirudien. Iñaxiori eskua ematerakoan, ordea, irripar egin zion eta lasaitu zan. - Bidean natorrela, egaleko piñudi ortan eraso dit batek, eta bi tiro sutu dizkit. Bala batek besoan igurtzi bat egin dit. Ondoren, pistola sakeletik atera ta maiaren gai– ñera bota zuen. - Zalantzarik gabe, pistola onek il zuela gure Don Antonio maitea. Neri ere bere erasoa onekin egin dit; eta, esan dizutedanez, ezkerreko besotik pasa zait bala. Baiña ez det uste ezer askorik egin 168
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz