BCCCAP00000000000000000001791
Aztia usnari tuz, urrengo saioan goraiño irixteko. Orixe da bere elizatxo politarekin. Igaz Ondarrabiko itxas ertzeko ostatu batean egin zuten. Aurten, berriz, Guadalupen. Ikuskari bikaiña andik artzen dana. Askotan ikusiagatik, beti zoraga– rria. Aspertzen ez duena. Begiak asetzeko, beti zer– bait berria arkitzen diozu. Illunbista zan orduan. Ondarrabi, Irun ta Endaia alde ori argiz betea ikusiko zenduen. Biderik bide, erriak batuz, sube bat bezela, argi zerrendak. Mendi egaletan ere bai tarteka, ipurtargiak ziruditela. Bederatziak urbil ziran aiek igo ziranean, eta egun kiskalgarri baten ondorena. Aldaketa gogorra zekarren eguraldiak. Ondarrabiko itxas aldetik ipar aize gozo batek jotzen zuen aldizka, baiña oso ariña oraindik. Egoa ta sartalde bien erditik, abaillan zeto– rren alako beltz moltso bat, aizearen bultzadan, inda– rrean. - Gaur aparitan txistularirik ez diagu izango, bai– ña danborra jotzailleak bai, seguru asko -zion batek. - Bai; urte garai ontan maiz ekartzen duen orto– tsa. Ez al dik erauntsi gaiztorik egingo. Bestela, kon– ponduko dizkik gure baratza pixarrak. - Arratsean nekez egiten dik alako arri eraso gaiztorik. - Askotan aizea biurtzen dek. Pikardi ikaraga– rriak egin ere bai. - Egia diok. Arto-babarrunetan batez ere egin izan zizkiguk, denak lurrari erantsita. - Gu orain goazen lekurako, ajola gutxi. Ekaitza ekaitz, otdua iritxi zanean sartu ziran denak barrura. Beren otoitz legea egin zuten, eta 166
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz