BCCCAP00000000000000000001791

APARIA Don Kosme aberatsa zan, eta emateko kontuan mazala. Orregatik, bere urte betetzean, bazkari edo apari on bat eskeintzen zion nai zuen indianoari. Aurtengoa Guadalupen zuten, ango ostatu polit batean. Nai zuenak etorri, deia egiña zegoen. Baiña amarretik gora etziran bilduko. Urte guzian gorabee– ra aundiak izan ziran indianoen artean. Igaz, gazte batek salatu zuen baten utsuna: muga– tik igaro ta etzala bere gurasoen etxera azaldu. Oraindik argitu gabe zegoen ori. Illa billatu zuten, baiña iltzaillerik ez arrapatu. Salaketa egin zuen gaztea etzuten, beren ustez, aurten aparitan izango. Egun batzuk lenago, aita il zitzaiola ta aldegiña baizan. Ori aitzaki bat besterik etzala zioten askok. Iges egin zuela alegia. Ori zan Ondarrabi errian zabaldua zegoena. Guadalupe leku zoragarria da. Jendeak gain orri dion eraspenak garbi erakusten du ori. Jaizkibelko magala edo eskaillera burua dirudi, lenengo txangoan orreraiñoko aldapa igaro ta, or arnasberri- 165

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz