BCCCAP00000000000000000001791
Aztia usnari nean, nabaitu zuen tximista dizdizka ego aldetik, in– guru aiek guziak argituz. Gaua izanagatik, mendi ta egal aiek bat-batean ederki ikusi ziran. Ekaitza zeto– rren. - Erauntsia diagu -zion berekiko mutillak-. Oraindik urruti xamar, baiña urbiltzen, ortots goibe– la tximistak dariola. Bat-batean alako batek argitzen zuen, begiak lausotzeraiño, eta itxutua utzi. Ondoren, orro illun bat, leku utsunean zerbait amilka baletor bezela, urrunean ixilduz, baiña urbiltzen-urbiltzen. Suzko adarrak bezela, iñoizka dizdiz egiten zuen tximistak, dardaritsu, Ondarrabi, bere eliz, karrika ta guzi agertuz. Baita bideak ere, ango argiei astindu gogorrak emanez, goiko menditik dena ederki ikus– ten zala. Arrigarrizko itxura ematen zion inguru gu– ziari, Aiako Arri, Jaizkibel ta aurreko mendiak argi– tu ta itzaltzen zituela. Suzko zerrendak egiñez zijoan tximista aurrera. Idazten ari zala zirudien, eta beti ortotsaren danbeta– ko illun, luze ta legorra entzuten zala. Etzuen noski Iñaxiok bein ere alako arrats zora– garririk ikusi. Tximistak gero ta maizago egiten zituen bere diz– dizak, eta ozenago ortotsaren orroak. Ego ta sartalde erdi alde ortatik bazetorren erauntsia, aizearen bu– rrundara baten aurrean, iñoiz argitasunak trumoia– ren urez anpatutako sabe! illun aiek erakutsiz. Larre argian, soillean alegia, atseden pixka bat artuz, sartu zan berriro len baiño itxiagoko piñudira, ta bee xamarreko bide txigor hatera jetxi. Bera zebillen ta zijoan bezela, beldurgarria irudi– tzen zitzaion leku ura. Baiña nork jakingo zuen aren 160
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz