BCCCAP00000000000000000001791

Aztia usnari bera egitan ari zala, edo agian ez ote zuen bera susmurgarritzat artuko? Aitaren diruak ebatsi ta ez ote zijoan Ameriketara, an beste neskatxaren bate– kin ezkontzeko asmoan? Triste egongo zala benetan; ori bai: aitonaren baserrira bildua, errian entzuten zuenarekin nazkatua. Bere zalantzak izango zituen, bai, Maritxuk. Baiña etziola iñori bere aurka itzegin– go, ortan Iepoa ere jarriko zukean. Gaixoak etzuen merezi naigabetan edukitzerik. Bere aitaren illetako gorabeerak bukatu zituene– an, eta Maritxuren negozioen martxa nola zijoan iku– si, amar egunen buruan -ez da izugarrizko epea Eus– kaditik Ameriketako atzera-aurrera ori egiteko-, Ondarrabira itzultzea pentsatu zuen. Bazekien Don Kosmeren urte betetzea ere noiz zan, eta apari ori etzuen galdu nai. Bere aitaren illetan an arkitu zuen konfiantzazko Iegegizon ura, eta denaren berri eman zion. Onek, iru egunen aurrea artuta, Don Antonioren etorrera orpoz-orpo egingo zuen. Garrantzi aundiko berriak agian ikasi zezazken txango ortan. Au atera ta iru egunera jarri zan, bada, Iñaxio bidean. Uste zuen goizerako iritxiko zala, baiña ezbear bat izan zuen, eta illunbistan iritxi zan Ondarrabira. Arrats artan zuten Don Kosmeren aparia. Don Antonio eramandako txoperra artu zuen, lendik beretzat ezaguna, eta txoperrarentzat bera ere bai. Iñaxiok ala galdetu zion: - Etzera zu, il zuten amerikar ura mugaraiño era– man zenduena? - Bai. Ta zuek ere, oraindik egia argitu eziñik ixtillutan zabiltzate? Zer moduz dijoa arazo orí? 156

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz