BCCCAP00000000000000000001791
Iñaxio iges? ro bearko dituzu. Ustegabekoak egunaren ordu gu– zietan zintzilik dauzka Jainkoak. - Baiña iges joana bada? - Susmur gaizto oiek utzi itzazu, maitea, gerora- ko. Zalantza pixar batengatik ezin ziñezke kezketan bizi. Lasaitu zan. Baiña, gelan bakarrik geratzean, ne– garrari ematen zion. Auzia bukatu arte, emen geratuko zala; orduan, bere interesak zaintzeko, Ameriketara joango zala; Iñaxiori kenduko ziola bere lanbidea, ez bazan len– bailen azaltzen. Oiek ziran, bada, Maritxuren asmo– ak. Alare, mutilla aurrean ikustean, aizeak ez al zi– tuen denak eramango? Berri ori bereala zabaldu zan Ondarrabian. Ola– koetan, mingain txorrotxak izaten dute lana. - Denak errugabea zala uste genio, eta orain au– ziaren iges. - Eskutitzak norbaitek korreotik lapurtu zituela? Berak bai gorde, ta gezur kontari jardun. - Leku onean uzten dik neska gaixoa. - Eta ez al da bera ere naaspil ortan sartua izan- go, gurasoei beren aberastasunak kentzeko? Ori dena karrikan aditzen zuen Maritxuk, eta baserrira bildu zan. Bere ama ta karakol biltzaillea ere etzeuden, ba– da, ixilik. - Orain oartuko dek Maritxu, nork maite duen. Epailleak, berriz, bizi edo illa ura arrapatzeko agindua eman zuen. Bai Maritxu deitu ere. Onek, zekiena kontatu zion. 153
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz