BCCCAP00000000000000000001791

Aztia usnari ra zan errudun ta Justiziaren iges zebillen. Zana zala, beti ere, Maritxuren iritziz, billaukeria. Oso zalantza txarrean geratu zan neska. Espatsua izaki. Iges egiña bazan, leku onean uzten zuen orain, berari sinistu ta konfiantza guzia artu ta gero. Etzuen bere amak parra gaizki egingo. Ain sumindua geratu zan, arekin betiko austeko asmoak artu zituen Ienengo. Etzuen ezer ere jan. Gogo guziak joan zi– tzaizkion. Ondartzako murgilla utzi zuen. Bakarrik garai artan joatea etzan ausartu. Ixil-ixilik bere aitonaren etxera joan zan, eta gela barman itxi. An egin zuen negar, aspertu zan arte. Etxekoak oartu ziran. Len beti mutillak lagun– tzen ziola eta bakarrik etortzen ikusi zuten. Bazkal ordua etorri ta etzan azaldu. Izutu ziran. - Gure billobatxo orrek badu naigaberen bat gaiztoa. Bakarrik etorri da ta ez da gelatik ateratzen -zion amonak. - Asarretu egin ote dira? Ori bear Iuteke orain, auzi gaizto au bukatu baiño len. Gelako atean deitu zuen, bada, ta an azaldu zan, oraindik negar zeriola. - Zer gertatzen zaizu, Maritxu? Onek itz gutxitan eman zion gertatuaren berri. - Ori ez da ezertxo ere, billobatxo. Lasaitu zaite. Ikusiko dezu nola Iaxter etorriko dan. Amaika nes– ka-mutil maiteminduak aste guzian elkar ikusi gabe bizitzen dira. Baiña elkar ikusteko pozez. Berandu deitu bazioten, ta egazkiña goiz, zer egingo zuen, bada? Fameli bat azitzerako olako amaika ixtillu iga- 152

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz