BCCCAP00000000000000000001791
Aztia usnari dia dauka. Ikaragarria. Esan liteke aren arpegi ber– bera erantsi diotela. - Baiña, Joxepa, nora zoaz? -galdetu zion, arri– tuta, Maritxuk. - Bat gizona dala ta bestea emakumea dala. Bes– te berezitasunik ez daukate oiek. Nik ezkutu ortako ate zirrikitu bat zabaltzen dizutet, eta poxpolo baten argiarekin sarrera erakutsi, barrun ortan ezer ikusten ote dezuten. Txeetasun guziei begiratu diet, eta gero ta elkarren antz aundiagoa artzen diet. Nik nere iri– tzia artua daukat; eta, ori ortara balitz, dena garbi– -garbi legoke. - Jesus! Gu ez gera ortaz oartu ere. - Badakit Vargas el Barbas deitzen diola Don Kosmek. - Nere amak, berriz, Bambino. Eta zer esan nai du orrek? - Mutilla edo gaztea, zerbait olako, italianoz. - Baiña bai Mi Vargascito ere, auzoko baserritar batek esan zidanez. Zure aitak azken aparia egin zuen ostatu artako nagusiak, Segundo Vargas ornen duela bere egitazko izena. - Baiña nondik atera dituzu txeetasun oiek gu– ziak? - Entzun, ikusi ta bata besteari galdetuz. Onda– rrabiko baserritar guziak ezagutzen ditut. Aiek ere bai ni. Karakol biltzaillea, berriz, oso iztun ta alaia da. Denekin badu tratua. Ta baserritar oiek dena kontatzen didate ·neri. - Bejondeizula. Gu ez gera galdetzen ausartzen ere. - Ez da erreza. Emengo baserritarrak, bein 146
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz