BCCCAP00000000000000000001791
Aztia usnari laguntzeko ardua, ainbeste atzera-aurrera ta alper biaje ari ziran egiten eta. Eskutitz xaar ura billatu zuen lekuan beera zeto– rrela, bere aurrean gora zetozela ikusi zituen, aiton– -amonen etxe aldera noski, seguru asko mutilla bere etxeraiño neskari laguntzera. Bidean topo egin zi– tuen. Baita Joxepak irriparrez agurtu ere: - Egun on, bikotea. - Baita zuri ere, Joxepa. - Ez degu aspaldi ontan elkarrekin itzegin. - Alako aztitza beldurgarri ura egin zenduen ez- keroztik, ez. - Garrantzi aundia zeukan arek, eta laxter asiko da betetzen. - Baiña, Joxepa, sinistu al genezake ori? - Bai, bai. Ori dena laxter argituko da. Gezurra izan bazan, etziran ainbesteraiño asarretuko. Alare, nik emen daukadan eskutitz batek argi geiago egingo du, zalantzarik gabe. - Illunpe ontatik ateratzezkeroz, zerbaiten bea– rra izango degu. - Zer moduz dijoa, bada, auzi ori? - Asi giñanean bezin illun. Don Antoniorekin zer ikusi izan genduen guziak banaka-banaka or gabiltza, alperrikako joan-etorrian aspertuak. Bederatzigarren illebetean sartu gera, ta oraindik ez dakigu ezer. - Eta Doña Isabeli eraso ziona zu al zera? Nola etzaituzte espetxean sartu? - Nere atzaparrak ikusi zituen orduko, antzeman zion epailleak aiek gezurretan ari zirala. Nik lepotik 144
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz