BCCCAP00000000000000000001791

AUZIAREN GILTZA Joxepak etzekien auziaren berri; nola zijoan ale– gia. Baiña, jakiña, etzegoen lo. Bazebillen gora ta beera, aal zuenari galdetuz ta txeetasunak ikasiz. Doña Isabeli egin zioten erasoaren berri ere bai; eta inguruko batek garbi agertu zion erasoko arrats artan an zer gertatu zan. Poliki-poliki bere elburura irixten ari zala irudi– tzen zitzaion. Komeri ura egin zuten ezkero, Joxepa– ren iritzian, an zeuden pekatariak. Joxe indianoak esan zionez, karakol biltzaillearen lana zala ori. Iñaxio auzitegian izan zala ere esan zioten. Es– petxera sartu zutela ere bai, iritxi zan bere belarrieta– ra. Baiña etzan egia ori. Andik egun batzuetara, Maritxu ta biak Donosti aldera joaten ikusi baizi– tuen. Aiekin itzegiteko bazeukan, bada, gogoa: ea nola ote zeramaten auzi ori, eta nolako aurrerapenak egin zituzten ikasteko. Uste zuenez, korapillo ori askatuko zuen giltza bere eskuetan zeukan, eta bazan neketan zebiltzanei 143

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz