BCCCAP00000000000000000001791

Aztia usnari - Ez dira, bada, mutilla ta zure ama ordekoa elkar artuak egongo, zuri interesak kendu ta biak ezkontzeko? - Epaille jauna, galdera orrek par egin arazten dit. Espetxean sartu zori ibilli zera, ari eraso ziolako; ta orain, alkar artuak ote dauden? Ori egingo balute ere, ez lituzteke nere interesak jasoko. - Mutur asko dauzka arazo onek, eta bildu bea– rrak denak batera, zerbait irixtezkeroz. Zer eran– tzuten diozu? - Neretzat bakarra dauka. - Eta nolakoa da ori? - Len ere esan dizut: fameliko lana. - Ondo dago. Bi fameli daude or: aita ta amare- na, ta zuek bi gazteena. - Aitaren aldetik ez daukat ezeren susmurrik. - Zergatik etzenioten gurasoei abisatu? - Nere begien aurrean bota zuen aitak eskutitza korreora. Baiña etzan iritxi. Beste gaiñerakoan, guretzat etzan bearrezkoa, mutilla ortarako etorri zan ta. Ni seguru nengoen, etxekoei enbarazurik ez emateagatik, lekua nonbait billatua izango zuela. Or dago txalet ori. Amari eraso arte, an bizi nintzan ni ere. Orain, aiton-amonen etxean. - Orrek bete-betean arrapatzen du mutilla sus– murgarri. - Nik ez nuke beste orrenbesterik esango. Ondo dakizu lS'ean iritxi zirala eskutitzak, eta Iñaxiori au– rrea artu ziotela. - Oraindik ez dago seguru garbitua ori. - Neretzat, eta Ondarrabiko epaillearentzat, bai. 140

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz