BCCCAP00000000000000000001791

M aritxu auzitan - Nere paltarik ez dezu izango. - Ondo konpontzen al zera ama ordeko orrekin? - Ez aita eta ez ni. - Zergatik ori? - Oso berekoia dalako. Orduan, eztabaidak izaten zenituzten fame– lian? - Bai, jauna. Ori egia da. Amak emandako laz– tan gutxi artu det nik. - Eta Iñaxiorekin ondo konpontzen al da? - Ama arengatik gaizki esaka ariko da, baiña ez du ezagutzen. Iñaxiok ere ez ura. - Zuk, onera etorri ziñanean ikasi zenduen noski aitaren aztarrenik etzala. - Bai, jauna. Iñaxiok esan zigun ama-alaboi ba– tera. - Eta etzizuten lenagotik abisatu? - Astirik etzeukalako, egun batetik bestera etor- tzekoak giñan ta. - Eta noren susmurrak egiten dituzu? - Nere zalantzak baditut. Baiña, seguru jakin ga- be, ezin nezake iñor ere salatu. - Ortara ixten bazerate, zailla izango da errudu– na arrapatzen. - Neri, beiñepein, fameliko lana dala iruditzen zait. - Eta Iñaxio ezin al liteke izan? - Edozein izan liteke; ta zuk, nai dezun bezela pentsatuko dezu. Baiña izketan ari geran bezin segu– ru dakit ez dala Iñaxioren lana. Nere buruarekin aiña konfiantza daukat nik arekin. 139

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz