BCCCAP00000000000000000001791
Aztia usnari Maritxu goibel ta triste xamar sartu zan, elkar maite ta babestu bear zutenak mutur joka ari zirala– ko. Baiña ez eroria. - Egun on, jaunak -agurtu zituen serio-serio, atea zabaldu ziotenean. - Baita zuri ere. Eseri zaite. Beste berriketarik gabe, onela galdetu zion epai– lleak: Zure izen-abizenak? - Maria Irastortza Agirre. - Amerikarra zera noski? - Bai, jauna. Buenos Airesen jaioa. Epailleak, maian zeukan paper batera begiratuz, ala galdetu zion: - Nola liteke ori, zure amaren abizenik ez dara– mazu ta? Nere egizko amarena bai. - Doña Isabel dalako ori ez da orduan zure ama? - Nik sei urte nituela il zan nerea. Ori, aita zana- ren bigarren emaztea da, nik amar urte nituela ez– kondua. - Oraintxen bai eriotz au interesgarria egiten zai– dala. - Ezin nezake nik beste orrenbeste esan. - Zer esan nai zenduke, bada, denentzat ondo datorrenik ez dago mundu ontan ta? - Aita il didate neri, ta oraindik gure susmurra. - Nere egitekoa au da, bada; ta, iltzaillea arrapa- tzezkeroz, zuek lagundu bear didazute, lekukorik ga– beko eriotza baida au. 138
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz